Egun betea Arriaranen, San Pedro jaietan
Punttuan Leire Barandiaran eta Lurdes Urdangarin izan dira irabazle; tokan, Ane Urteaga eta Iker Santxo; eta musesan, Aitor Mendizabal eta Iñaki Aranburu.
Arriarango punttuko txapeldunak. San Pedro jai betea izan zuten atzokoa Arriaranen. Txistularien diana, meza, luntxa, aauzo bazkaria eta afaria, Arriantxoren ipuin, trikitilariak, eta txapelketak izan zituzten.
Punttuan txapeldunak, Leire Barandiaran Barandiaran eta Lurdes Urdangarin Imaz izan ziren eta txapeldunordeak, Aintzane Gozalez-Etxabarri Areizaga eta Josu Urteaga Gonzalez-Etxabarri.
Tokan, gazteetan, Ane Urteaga Gonzalez-Etxabarri izan zen irabazle eta bigarren, Josu Urteaga Gonzalez-Etxabarri. Helduetan, berriz, Iker Santxo Insausti irabazle eta bigarren, Asier Iriondo Eguren.
Musean azkenik, Aitor Mendizabalek eta Iñaki Aranburuk osatutako bikotea izan zen irabazle, finala Mikel Mendizabal eta Dani Oiarbideri irabazita.













