Ampoko eta Danenako txirrindulariak Beasaingo podiumean
Ampo taldeko Aiur Goiburu izan da lehenengoa infantil mailan, eta Danenako Oinatz Mujika alebin mailan.
Saridun guztiak, larunbatean Nafarroa etorbidean.Andoaingo txirrindu eskola Beasaingo 36. Txirrindularitza Eskolen Arteko Proba jokatu da joan den larunbatean Beasaingo kaleetan. Infantil kategorian, Ampo taldeko Aiur Goiburu izan da lehen sailkatua, bigarren izan da Ampo taldeko Xuhar Muñoa, eta hirugarren Danena taldeko Gari Zabalo. Alebinetan, berriz, lehenengo izan da Danenako Oinatz Mujika eta bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren, Ampoko Eneko Telleria eta Gari Ormaetxea.
Hau izan da ibilbidea: Nafarroa etorbidetik hasita, estaziora joan dira txirrindulariak, trenbide kaletik Joan Iturralderaino eta handik Nafarroa etorbidera, zirkuitu itxian. Infantil mailakoek 8 kilometro egin dituzte (hamar itzuli) eta alebinek 4 kilometro (bost itzuli). 800 metroko erlojupekoa ere izan dute infantilek (itzuli bat).
Ampo, Oriako, Danena eta Andoaingo txirrindulari eskolako 120 bat txirrindularik parte hartu dute.













