Jokin Goia da Ordizia Kirol Elkarteko presidente berria
Ekainaren 30ean egindako Batzar Nagusian hartu zuten erabakia.
Joan den ekainaren 30ean egindako Batzar Nagusian hala erabakita, Jokin Goia izango da aurrerantzean Ordizia Kirol Elkarteko presidente berria. Aurkezpen ofiziala egiteaz gain, 2025-2026 denboraldiko kirol eta ekonomia memoria onartu eta klubaren azken urteko jardueraren eta kudeaketaren balantzea berretsi zituzten.
Era berean, bazkideek 2026-2027 denboraldirako aurrekontua ere onartu zuten. Guztira, 461.583 euroko diru-sarrera eta gastuen aurreikuspena izango du klubak denboraldi berrian.












