Adarren artean dantzan, Zumarragan
Dinamika ugariko saioa izan da: uztailak adarretan sartzeko proba, errekorteak, jauziak, eta hainbat tramankuluren laguntzaz egindako ariketak.
Santa Isabel jaien baitan, errekortarien eta bigantxen erakustaldia egin dute Zumarragan. Ohiko moduan, Marques de Saka ganadutegiko bigantxak ekarri dituzte, eta denera zazpi errekortarik hartu dute parte saioan: Alex Ruiz (Pasai-Donibane), Sergio Valle (Gasteiz), Oier Jauregi (Andoain), Mikel Caramanzana (Deba), Jon Ander Caramanzana (Deba), Ibai Arrizabalaga (Mutrika) eta Mikel Albizu.
Beroa egin duen arren, ikuskizunak erritmo bizia izan du hasieratik amaierara. Dinamika ugariko saioa izan da: uztailak adarretan sartzeko proba, errekorteak, jauziak, eta hainbat tramankuluren laguntzaz egindako ariketak. Beroari aurre egiteko, gainera, urez betetako igerileku txiki bat ere jarri dute pistan, eta horrek une dibertigarri ugari utzi ditu.













