‘Frai Bartolomeren misterioa’ astebururo, Anduetzan
Zegamako Anduetza parketxeak jakitera eman duenez, Frai Bartolomeren misterioa natura eskapu jolasa asteburu guztietan eskainiko dute uda honetan zehar. Jarduera azken urteetan bogan jarra den escape room talde jokoan oinarrituta dago eta Anduetzako arboretumean egiteko aukera dago. Bereziki, familiei eta lagun taldeei zuzenduta dago eta basoa, zuhaitzak eta zura ditu protagonista.
Euskaraz eta gaztelaniaz egiteko aukera eskainiko dute. Helduentzako prezioa 6 eurokoa izango da eta 12 urtetik beherakoena 4 eurokoa. Parte hartzeko izena aldez aurretik ematea derrigorrezkoa da. 943 80 21 87an edo anduetza@gipuzkoanatura.eus-en eman daiteke izena.












