Valentin Larrearen jaiotzaren 150. urteurrena
Larrearen omenezko programa antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak emanaldi ezberdinekin. Musikariaren omenez liburu bat eta dokumental bat ere aurkeztuko dute.
Valentin Larrearen omenezko programa aurkezpena Gabirian, uztailaren 1ean.Foru Aldundia Valentin Larrea gabiriar piano jotzailearen jaiotzaren 150. urteurrena dela eta Gipuzkoako Foru Aldundiak haren omenez programa bat antolatu du hainbat musika emanaldirekin eta beste ekintza batzuekin. Gabirian aurkeztu zuten uztailaren 1ean.
2026an musikariaren omenez egingo diren musika jaialdiez gain, liburu eta dokumental bat ere aurkeztuko dute. Liburua konpositorearen bizitzari eta lanari buruzkoa izango da. Bertan bilduko da familiak azken urteetan dokumentu, partitura eta lekukotasunetik abiatuta egin duen ikerketa. Material guzti horrekin dokumental bat egin dute.
Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan aurkezpen insituzionala irailean egitea aurreikusten du Foru Aldundiak. Gabirian, irailaren 18an aurkeztuko dute. Ondoren, programa Nafarroako Errege Artxibo Nagusira Iruñera iritsiko da abenduaren 17an.
Larrearen bizitza
Valentin Larrearen 150. urteurreneko aurkezpenean hitza hartu zuten: Maria Jose Telleria Foru Aldundiko kultura Ondareko Zuzendariak, Endika Igartzabal Gabiriako alkateak eta Elena Berazadi Larreak. 1876an jaio zen Gabirian, hala ere Iruñean egin zuela bere ibilbide artistikoaren zati handi bat adierazi zen: “Casino Eslavako pianista titularra, Iruñeko Orfeoiaren sortzaile eta lehen tenore izan zen”.
Pianorako 43 obra, sokarako 14 konposizio eta organorako zein korurako musikariaren pieza ugari ezagutzen dira. Lan horiek Eresbilen (Musikaren Euskal Artxiboa) eta Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Atxiboan jasota dago. Hala ere, bere ekoizpenaren zati handi bat oraindik ez da aurkitu.
2019az geroztik, musikariaren ondorengoek partitura originalak berreskuratu eta web-orri bat sortu dute. Telleriak azaldu zuen proiektu horrek ondarea ez dela “mugiezina” erakusten duela: “Ikertuz, interpretatuz eta partekatuz kontserbatzen da”.
MUSIKA EMANALDIAK
Uztailak 12
-Debako Santa Maria elizan, Nazioarteko Flysch Organoaren Zikloaren baitan.
Uztailak 16
-Olatzeko ermitan, Azpeitiko Udako Printzak jaialdiaren barruan.
Abuztuak 2
-Donostako Musika Hamabostaldia inauguratuko duen piano kontzertua.
Abuztuak 10
-Donostiako Organo Musika Hamabostaldiaren barruan, Tolosan.
Irailak 3
-Civivox Pompelon ganbera-kontzertua Iruñean.
Irailak 20
-Gabiriako elizan organo, ahots eta korurako kontzertua.
Azaroan
-Iruñeko Baluarte jauregian Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eskutik. Bestalde, Iparraldeko Orkestrak hiru emanaldi Luhusoan, Donibane Lohizunen eta Donapaleun.












