Atxurtza eguna ospatuko dute etzi, ezkiotarrek
Ezkiotarrak Atxurtzako egunean, artxiboko argazki batean. Hitza Atxurtza eguna ospatuko dute ezkiotarrek igandean. Ekimena Ezkioko jai batzordeak antolatu du udalaren laguntzaz. 11:30ean ardoa eta txorizo pintxoak banatuko dituzte bertaratzen diren guztientzat. Eta hala nahi dutenek, bazkaria egingo dute gero. Jan-edanak norberak eraman beharko ditu eta udalak jarriko ditu mahaiak eta aulkiak.












