Lierniko erromeria bertan behera, beroagatik
Ormaiztegiko kuadrilla bat Liernin, erromeriaz gozatzen artxiboko irudian. Angel Elorza Asteburu honetarako aurreikusita dagoen muturreko beroagatik, igande honetan Liernin egitekoa zen erromeria bertan behera uzteko erabakia hartu du Ormaiztegiko Udalak. Aire libre ekitaldirik ez da izango, baina meza (13:00) eta hamaiketakoa (12:00) mantenduko dituzte. Hamaiketakoa jatetxe barruan eskainiko dute.












