Udako merkealdiei hasiera eman diete Ordizian
Erosketa-bonuen zozketan parte hartzeko aukera emango du merkatariek abiarazi berri duten kanpainak.
Ordizian merkatarien elkarteak ‘Merkealdian gaude, erosi hemen eta irabazi’ kanpaina martxan jarri berri du, udako merkealdiei bultzada eman eta herritarrak zein bisitariak Ordiziako merkataritzan erostera animatzeko.
Hala, kanpainan parte hartzen duten 16 establezimenduetan erosketak egiten dituzten bezeroek 50 euroko 6 erosketa-bonuren zozketan parte hartuko dute. Bonu horiek Ordiziako merkataritzan erabiltzeko izango dira, tokiko ekonomia indartzen jarraitzeko. Zozketa uztailaren 22an egingo da.
Udako merkealdiak aukera paregabea dira kalitatezko produktuak prezio erakargarrietan eskuratzeko: moda, oinetakoak, osagarriak, etxerako produktuak, opariak… eta elkarteak ordiziar guztiak gonbidatu ditu egun hauetan jerriko dendetan paseatzera, merkealdiez gozatzera eta tokiko merkataritzaren aldeko hautua egitera.
ESTABLEZIMENDUAK
- Arantxa mertzeria-lentzeria
- De La Cuesta textil y hogar
- Formaetxe confort
- Gofi Berri
- IMZ
- Irurena mertzeria-lentzeria
- Kiloa
- Mirentxu
- Multiopticas
- Ness by Esti Garcia
- Oskarbi oinetakoak
- Palomo
- Porfirio Fernandez
- Uriba
- Vicuña confección
- Vicuña sport












