Urolak kamiseta oparitu dio Peter Chiopsa apaiz afrikarrari
Azken urteak gure artean eman dituen Peter Chiopsa apaiza Malawira itzuliko da irailean. Azken asteetan agur ekitaldiak egin dituzte Urretxuko eta Zumarragako parrokietan eta atzo Urolak bere izena daraman kamiseta oparitu zion. Izan ere, Chiopsa futbolzalea da eta Urolako beteranoekin jokatu du. Felipe Elgarresta Urolako lehendakariak eta Mikel Mesonero zuzendaritzako kideak eman zioten kamiseta.












