
1936ko estatu-kolpearen eta gerraren hasieraren 90. urteurrenarekin bat eginez antolatu du memoria eta aitortza ekitaldi instituzionala aldundiak, bien ibilbidea omentzeko.

Inkestan parte hartu duten %90,3ek uste dute parkeak premiazko berritze-lanak behar dituela gaur egun zaharkituta dagoelako.

Irailaren 10ean izango da. Hiri-logistikaren eta mugikortasunaren inguruko "hausnarketa sakona" mahai gainean jartzea da helburuetako bat. Zaldibian, plastikoaren murrizketarako eta artilearen balorizaziorako aukerak azalduko dituzte irailaren 11n.

Greba eguna dute gaur eta Ordiziako kaleak hartu dituzte. Kaleratzea eta murrizketak atzera botatzea eta hitzarmen duin batera bidean baliabideak jartzea eskatu diote Foru Aldundiari.

Legazpitik Argia Kubari kanpainarekin 5.600 euro bildu dira dagoeneko Habanako ospitale pediatriko bati laguntzeko. Gaur Hotz Legazpik pintxo solidarioak salduko ditu, hilaren 16arako elkarretaratze bat dago deituta, eta hilaren 25ean elkartasun jaia ospatuko dute.

Utzita jokatuko du Oviedon 2027ko ekainera arte. Kontratua dauka Racing de Santanderrekin 2029ra arte.

Garinen bizi den Jon Montes ‘Monty’-k irabazi du ‘El Conquistador 22’. Edizio berean egon da Iñigo Garmendia ‘Katxarro’ beasaindarra, eta finalerako atarian geratu da.

Bihar jokatuko da lagunarteko futbol txapelketako final handia, 11:00etan. Hamabi taldeetako partaideak eta epaileak bilduko dira bazkarian.

Bertako elementu nagusia Iparragirreren gitarra da. Okertuta ageri da, Urretxuko aldapa irudikatzeko.

Bare antzekoa dator uztaileko bigarren asteburua. Geltokietako jaiak Urretxu-Zumarragan, XI. Gau ibilaldi mitologikoa Ataunen, bisita eta ibilbide gidatuak, esperientziak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

