Ander Deunaren jaiak eta Kintoburue ormaiztegiarren agendan
Ormaiztegiko jai batzordeko bilera bat, artxiboko irudian.Ormaiztegiko Udala Bihar, uztailak 14, gizarte etxean egingo da 2026ko Ander Deunaren jaiak antolatzeko lehenengo bilera, 18:00etan. Herritar guztiak eta eragile taldeetako norbanakoak batzordeetan parte-hartzera animatu dituzte.
Bestalde, Harrikalariak gazte asanbladak bigarrenez antolatuko du aurten Kintoburue ekimena. Irailaren 4an eta 5ean izango dela aurreratu dute eta bazkarirako txartelak igerilekuko tabernan daude dagoeneko salgai, 20 euroan. Ekimenaren inguruko informazio gehiago aurrerago jakinaraziko dute.













