Kamioi batek sua hartu du igande gauean, Idiazabalen
Idiazabalgo Benta Txiki baserriaren ondoan aparkatuta zegoen kamioia.
Sua hartu zuen kamioiak gaur goizean zuen itxura, Benta Txikin. Hitza Gaueko 23:00ak inguruan jaso zuten abisua Gipuzkoako Suhiltzaileen zentralean. Oraindik arrazoiak zehaztu ez dituzten arren, kamioi batek sua hartu zuen Idiazabalgo Benta Txiki baserria dagoen lekutik gertu, Idiazabaldik Etzegaraterako norabidean. Meloiak garraiatzen zituen kamioi bat zen, itxuraz gaua igarotzeko han aparkatuta zegoena.
Gipuzkoako Suhiltzaileen zentraletik azaldu dutenez, hiru parke mobilizatu behar izan zituzten sua itzaltzeko; Ordiziako Goierrikoa, Legazpiko Korosti eta Oriakoa. Sua berehala itzali zuten; kamioia guztiz kiskalita geratu da, baina ez zen bestelako ezbeharrik jaso.















