Trenbide kalea itxi egingo dute bihar
Mendeurren kaleko bidegurutzetik Gernika pasealekuko aparkalekura itxita egongo da, 07:30etik 17:00etara.
Beasaingo Trenbide kalea.Laida Goiburu Barrendain plazako eraberritze lanak aurrera doaz, eta horrek eragina dauka herriko trafikoan. Bihar asteartea, uztailak 14, Trenbide kalea itxi egingo dute, goiz osoan eta arratsaldeko lehen zatian.
Asfalto estanpatua jartzeko lanei ekingo dietela azaldu du udalak, eta horren eraginez Trenbide kalea erabat itxiko dutela trafikoarentzat 07:30etik 17:00etara, Mendeurren kaleko bidegurutzetik Gernika pasealekuko aparkalekura bitarteko zati osoan.
Udalaren esanetan, Barrendain plaza eraberritzeko “azken txanpako plangintzaren parte” da. Mozketak irauten duen bitartean, ibilgailuek ezingo dute aipatutako kaletik igaro.
Garraio publikoan ere izango du eragina. Tren geltokiko autobus geltokia ezingo da erabili aipatutako ordutegian. Ordezko zerbitzua emateko, autobus geltokia Zaldizurreta biribilgunean kokatuta dagoen kaixo eta agur eremura aldatuko da.













