Badator Beasaingo Udako Azoka
Ostegunean, uztailaren 16an, goizean zein arratsaldean egongo da irekita, Erauskin plazan.
Bareak elkartearen Udako Azokako irudia, iaz.Ariane Vierbücher Badator BUA! Beasaingo Udako Azoka. Bareak Beasaingo merkatarien elkarteak antolatuta, ostegunean (uztailak 16) izango da Udako Azokaren aurtengo edizioa. Erauskin plazan hamar dendatako produktuak egongo dira eskuragarri.
Goizean zein arratsaldean egongo da erosteko aukera. 10:30ean irekiko dituzte Erauskin plazako postuak, eta goiz osoko jardunaren ondoren, 14:00etan itxiko dute 3 orduz. 17:00etan irekiko dute berriz ere. Animazioa egongo da, baita jan eta edateko postuak ere. 19:30ean Muxutruk taldearen erromeria izango da. 21:30 aldera amaituko da azoka eguna.
Erauskin plazan Argi optikak, Artekak, Brain Connections-ek, Euskaltelek, Gobarak, Hamaruk-ek, Itoizek, Kiribilak-ek, Laboras Oteak eta NKN-k jarriko dute postua, eta hamalau dendak establezimenduen kanpoaldeetan jarriko dituzte produktuak; Amets Descanso Natural-ek, Arkuk, Arnedoko Txokoak, Cortesek, Itoizek, Jauregi optika audiok, JM Imaz optikak, Mirari mertzeriak, Mujika Txirrinduakek, Nagusi optikak, Shiva Berrik, Trukek, Vicuña Sportek eta Xalok denden kanpoaldeetan jarriko dute eskaintza herritarren eskura.
Jan eta edateko postuetan Kaxola, Segurako taloak, La Vitoriana izozkiak eta Txomin Zubeldia edariak komertzioetako produktuak egongo dira eskuragarri.













