Udalei bilera deia lehen sektorearen inguruan jarduteko
Udalekin elikadura mahaiaz hitz egingo dute Zaldibiako Goizane eraikinean, bihar, 16:00etan.
Elikadura mahaia sortzea aritu ziren abenduko bilerako argazki bat. Iñaki Gurrutxaga Goierriko elikadura mahaiaren inguruan eskualdeko udalei bilera deia egin diete Zaldibiako Goizanen, bihar, 16:00etatik 18:00etara. Gure gizarteko lehen sektorearen egoeraz jardungo dute.
Diote elikadura mahai bat tokiko produktuez haratago doan errealitatea da, eskualdeko politiketan, herri garapenean elikadurak, osasunak eta baserriek duten funtzioaz, elkar loturaz mintzo da. Goierriko etorkizuneko gogoetaz jardungo dira.













