Barrendain plaza, irekita
Lanetarako sei hilabeteko epea amaituta, bukatu dituzte lan gehienak, eta ireki egin dute plaza jada.
Barrendain plaza, jada irekita.Laida Goiburu 2025eko urrian aurkeztu zuten Beasaingo Barrendain plazaren eraberritze proiektua. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberri Fundazioak udalaren lankidetzarekin bultzatuta eta EHUko zein CAVIAR ikerketa taldeko ikertzaileen parte hartzearekin, plaza berriak ongizatea, autonomia eta harreman sozialak sustatzea izango zituen helburu, belaunaldien arteko loturak sendotzea izanik oinarria.
Aurtengo urtarrilean, berriz, eraberritze lanak hasi zituzten, eta azken bi asteetan asfaltatze lanak egin dituzte, trafikoan eragina izan duena. Lanetarako sei hilabeteko epea amaituta, bukatu dituzte lan gehienak, eta ireki egin dute plaza jada.
Udalak azaldu duenez, inaugurazio instituzionala udazkenean egingo dute. “Zuhaitz landaketak eta zenbait detaile falta” dira oraindik egiteko, “baina lanak epe barruan amaituta ireki egin da”.
Berrurbanizazioak 5.500 metro koadroko azalera hartzen du, eta espazio berriak haurrentzako jolas guneak, atsedenerako eremuak, lorategiak, gune irekiak eta oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbideak ditu.














