Oroimen ekitaldia bihar Olaberrian
Olargi Taldeak, batetik, 1936an Udalbatzarekin gertatu zena azalduko du, eta bestetik, Jose Arregi Lasaren istorioa kontatuko du.
Bujanda eta Lasa plazan errepresioa jasan zuten olaberritar guztiei egin zieten omenaldia, 2023an.Aimar Maiz Olaberriko Olargi Memoria Historikoa Taldeak oroimen ekitaldia egingo du herriko Bujanda eta Lasa plazan, bihar, 12:00etan.
1936ko altxamendu frankstaren ondoren “koorporazioko kideekin gertatu zena” kontatzeko erabiliko du eguna Olargi Taldeak: “Kargugabetu egin zituzten, eta auzitegietatik pasatu ondoren isunak eta gaitasungabetze-urteak ezarri zizkieten”.
Horretaz gain, Joxe Arregi Lasa “18 urteko gaztearen” istorioa kontatuko dutela aurreratu du memoria historikoa lantzen duen taldeak:”Matxinatuen aldean egon zen, eta 1937an hil zen gangrena baten ondorioz”. Mondarizen “lurperatu” zutela, eta 1959an Cuelgamuros haranera eraman zutela, “familiak ezer jakin gabe” diote Olargikoek. Orain, “identifikazioaren ondoren”, familiak Olaberriako hilerrian “lurperatuko” du: “Ez da omenaldi bat, bere historia zein izan zen kontatuko da, eta ziklloa itxiko da”.













