Santa Ana jaietarako abaniko berria eta aldizkaria, salgai
Gaur eta bihar udaletxe azpian jarriko duten salmenta puntuan eskuratu ahal izango dira, euro batean eta zazpi euroan.
Santa Ana jaiak lehertzeko ordu gutxiren bueltan, beroari eta tenperatura altuei aurre egiteko berrikuntza bat kaleratu du Ordiziako Udalak, ordiziarrek ere freskatzeko euren “modu propioa” izan dezaten.
Ordiziarrak gera abestiaren letra daraman abaniko urdina herritarren eskura jarri berri du, eta udaletxe azpian jarriko duten salmenta puntuan eskuratu ahal izango da, euro batean, ondorengo ordutegietan: gaur, ostirala, 18:00etatik 20:00etara, eta bihar, larunbata, 12:00etatik 13:00etara.
Santa Ana jaietako ohiko aldizkaria ere eskuragai egongo da ordutegi horietan, 7 euroan.













