Gorde udako argazki onenak HITZAren lehiaketarako
Abian da GOIERRIKO HITZAren XXI. Udako Argazki Lehiaketa. Irailaren 13ra arteko epea dago argazkiak bidaltzeko. Hiru sari banatuko dira.
Irailaren 13ra bitartean bidali daitezke udako argazkiak GOIERRIKO HITZAren lehiaketara.Hitza Udako oporraldiarekin batera, GOIERRIKO HITZAk martxan jarri du XXI. Argazki Lehiaketa. Edonork parte har dezake lehiaketan, baina Hitzakide direnek, sari bereziak irabazteko aukera izango dute.
Hitzakideen lehen sariaren irabazleak, Urretxuko Barraskilo Autokarabanak eskainitako saria jasoko du: bi gau autokarabanan, bi lagunentzat. Hitzakideen bigarren sariaren irabazleak, berriz, Olaberriko Zezilionea jatetxean bi lagunentzako otordua irabaziko du. Publikoaren saria, boto gehien jasotzen duen argazkiaren egilearentzat izango da: Beasaingo Alzuri argazki dendak eskainitako 70x50eko argazki handitze bat. Irabazitako saria ez da diruz edo beste sari mota baten bidez ordezkatuko.
Irailaren 13ra bitartean bidali ahal izango dira argazkiak, Goierri.hitza.eus webguneko lehiaketaren ataleko formularioaren bidez. 2026an ateratako argazkia izan behar du.
LEHIAKETA
OINARRIAK
- Argazkiak bidaltzeko epea. Irailaren 13ra bitartean bidal daitezke argazkiak. Goierri.hitza.eus webguneko lehiaketaren ataleko formularioaren bidez.
- Botoa emateko epea. Irailaren 16tik 20era, webgunean.
- Argazki irabazleak. Irailaren 23an argitaratuko dira.
- Parte-hartzea. Irekia izango da parte hartu nahi duten guztientzat. HITZAkideen 1go eta 2. sariak harpidedun direnek soilik eskuratu ahal izango dituzte.
- Sari banaketa. Urriaren 1ean, 19:00etan, Lazkaoko Biziolan.
SARIAK
- Hitzakideen 1. Saria. Barraskilok eskainitako bi gau autokarabanan bi lagunentzako.
- Hitzakideen 2. Saria. Zezilioenea jatetxeak eskainitako bi lagunentzako bazkaria edo afaria.
- Publikoaren saria. Goierri.hitza.eus webgunean boto gehien jasotzen dituen argazkiak, 70x50ko argazki handitzea (Kappa euskarrian) irabaziko du, Foto-Alzuri-k eskainia.












