Goierritarrak nagusi Azpeitiko Artzain Gazta lehiaketan
Ilarduiako La Leze, Segurako Ondarre eta Idiazabalgo Gaztañaditxuloko gaztak saritu dituzte, besteak beste.
Uztailaren 25ean Baserritarren eguna ospatu zuten Azpeitian, Santiago egunez. 26. Ardi Gazta Txapelketa eta 52. Sagardo Txapelketa jokatu zituzten, larunbatean.
Idiazabal Baserrikoaren XXVI. Artzain Gazta Lehiaketan Joxe Mari Jauregi lazkaotarraren eta Eli Gorrotxategi beasaindarraren La Leze gaztandegiak (Ilarduia, Araba) jaso zuen lehendabiziko saria. Bigarren egin zuen Segurako Ondarrek CR7 izenarekin; hirugarren Zegamako Gaztañaditxulok eta laugarren Araiako Julen Lekuonak. Guztira, 22 gaztagilekhartu zuten parte txapelketan, eta ardi gazta pintxoak ere dastagai izango ziren plazan jarritako postuetan.
Sagardo lehiaketan, 23 sagardogilek hartu zuten parte, tartean, Zeraingo Oiharte.













