San Gregorioko festetako otorduetarako txartelak salgai
Festetako otorduetarako txartelak erosteko aukera izango da gaur eta bihar, 18:00etatik 20:00etara. Abuztuan beste bi egunetan salduko dituzte.
2025eko festetako kuadrilla bazkaria.Leire Perlines Ataungo San Gregorio auzoko jaiak gerturatzen ari dira eta festetako komisioak ospakizun horietan egingo diren otordu ezberdinetarako txartelak salgai jarriko ditu gaur eta bihar. Bi egunetan ordu berdinean egongo dira Artadi atarian, 18:00etatik 20:00etara. Abuztuan beste bi egun egongo dira tiketak eskuratzeko.
Sei otordu ezberdinetarako txartelak erosteko aukera dago, eta bakoitzaren prezioa desberdina da janariaren arabera: Herri bazkariko menuak 35€, auzo afariko ogitartekoarenak 8€, kuadrilla bazkarikoak 20€, kuadrilla afarikoak 24€ eta oilasko janekoak 18€. Festa komisioak ohartarazi du ogitartekoen txartela erosterakoan norberaren aukera zehaztu behar dela.
Otorduetako janaria
Herri bazkariko menua hau izango da: Izka mizkak, legatz irineztatua, solomillo frantsesa saltsan, edaria, kopa eta purua. Ogitartekoaren aukeretan bost desberdin daude: Xolomoa, gazta eta piperra; begetala; patata tortilla, hirugiharrea, gazta eta piperra; eta azkenik, bularkia, gazta eta hirugiharra alioliarekin.
Kuadrilla eguneko bazkariko menuan paella, haragi gisatua, edaria, postrea, kafea eta kopa sartuko dira. Eta kuadrilla eguneko afarian, berriz, txorizoa, urdaiazpikoa, entsaladilla errusiarra, ukalondoa patata purearekin eta garagardo saltsarekin, izozkia, kafea eta txupitoa. Oilasko janean oilaskoarekin patatak, ogi barra bat, sagardo botila bat eta pastak sartzen dira menuan.













