Guraso talde bat autobus zerbitzu bat antolatzen ari da ikasleak Mondragon Unibertsitatera joateko
Goierriko guraso talde bat autobus zerbitzu bat antolatzen ari da arratsaldeetan ikasleak Eskoriatzara eta Mondragon Unibertsitateko beste fakultate batzuetara joan ahal izateko. Gurasoek bultzatutako talde-proiektu bat da ekimena. Autobus zerbitzu horretan interesa dutenek edo informazio gehiago nahi dutenek mondrabusa@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar dute.













