Bisita gidatua egingo dute bihar Ordiziako azokan
Goizeko 10:00etan ekingo diote bisitari, D'elikatuz zentrotik abiatuta. Ekimenean parte hartzeko aurretik izena eman behar da.
Perretxiko eskaintza zabala, gaur, Ordiziako ferian. Arkaitz Apalategi Asteazkenero lez, bihar ere azoka egingo dute Ordizian. Oraingoan ordea, “Ordiziako azoka: iragana, oraina eta etorkizuna” bisita gidatuan parte hartzeko aukera izango da.
Goizeko 10:00etan ekingo zaio bisitari, D’elikatuz zentrotik abiatuta. Lehenik, sarrera labur bat egingo da ibilbidearen, Ordiziaren eta bere asteroko azoka entzutetsuaren inguruan. Ondoren, azokaren jatorria eta garapenaren ingurukoak jasotzen dituen ikus-entzunezkoa ikusiko dute bisitariek.
Jarraian, aintzinako hiribilduan zehar ibilbidea hasiko dute, gaur egungo azokaren eta garai bateko azokaren ospakizun guneak ezagutuz, azokaren bihotza den Plaza Nagusira iritsi arte. Bertan, baserritarrak ezagutuko dituzte eta hauek haien bizipen eta pasadizoen berri emango diete.
Bisitari amaiera emateko 2020an bere mendeurrena ospatzen duen ‘Sindikatoa’ nekazarien Goierriko Kooperatibaren dendara gerturatuko dira; eta jarraian denbora librea izango dute azokan erosketak egin eta herriko tabernetan azokako produktuekin egindako pintxoak dastatzeko.
Ekimenean parte hartzeko aurretik izena eman behar da, 943882290 zenbakira deituta edo turismo@ordizia.eus helbidera idatzita. Bisitaren prezioa 7,50€-koa da.













