Gaston Ibarburu izango da Moyua Goierriko 23 urtez azpiko taldearen entrenatzaile berria
Uruguain jaiotako entrenatzailea Gipuzkoan bizi da, eta erronka berriari «gogotsu» helduko diola adierazi dute talde ordiziarretik.
Ordizia Rugbyk Gaston Ibarburu izendatu du Moyua Goierriko 23 urtez azpiko taldearen entrenatzaile berri gisa. Uruguain jaiotako entrenatzailea Gipuzkoan bizi da, eta erronka berriari «gogotsu» helduko diola adierazi dute talde ordiziarretik.
Ibarbururen eskutik, beraz, denboraldi berriari ekingo dio Ordizia Rugbyren harrobiko taldeak.













