Itsasoko jaiak ate joka daude
Abuztuaren 22tik 24ra eta 29tik 30era ospatuko dituzte aurtengo San Bartolome jaiak.
San Bartolome eguna gero eta gertuago dago, eta Zegaman ez ezik, Itsason ere jai giroa nagusituko da datozen egunetan. Abuztuaren 22tik 24ra eta 29tik 30era ospatuko dituzte aurtengo San Bartolome jaiak.
Ekintzaz betetako egitaraua prestatu dute, herritar guztien gozamenerako:
Abuztuak 22, larunbata:
- 11:00: Pilota-express eliz atarian.
- 14:30: Herri bazkaria.
- Txartelak Ostatuan salgai.
- 19:00: Mississippi Queen & The Wet Dogs hirukotea (Funky Rock & Soul).
- 21:30: Bokatak afaltzeko aukera.
Abuztuak 23, igandea:
- 16:30: Mus lehiaketa.
- Izenematea: 16:00etan.
- 19:30: Paella lehiaketa herrikoia eta ondoren afaria.
- Lehiaketarako izenematea Ostatuan.
- Afarirako tiketak 12 eurotan egunean bertan salgai.
- 22:30: Alaiki taldearen emanaldia.
Abuztuak 24, astelehena. San Bartolome eguna:
- 12:00: Meza Nagusia.
- 13:00: Toka lehiaketa herrikoia.
- 18:00: Ume jolasak eta txokolatada.
- 19:15: Diskofesta3000.
Abuztuak 29, larunbata:
- 16:30: Mendi bizikleta proba.
- 21:00: Parrillada.
Abuztuak 30, igandea:
- 11:00: Meza hilerrian.
- 13:00: Herriko ondareari buruzko aurkezpena, Goiko Ostatuan.













