Patxi Perezen dantzaldia izango da Lazkaon ostegunean
Maizpidek antolatuta, aurtengo udan ere muxikoak dantzatzeko aukera izango da Lazkaon. Etzi, osteguna, Patxi Perez eta konpainiak ‘Dantza plaza’ dantzaldia eskainiko dute herriko plazan.
18:30etan hasiko da ekitaldia, eta edonork izango du parte hartzeko aukera.













