Ampo Ordiziak bihar ekingo dio denboraldi-aurreari
Aurpegi berriak, berritzeak eta jokalari ohien itzulerak izango dira aurtengo denboraldian.
Ampo Ordiziako taldekideen argazkia, artxiboko irudi batean. Hitza Bihartik aurrera hasiko du Ampo Ordiziak denboraldi-aurrea, 2026-2027ko denboraldiari begira. Gizonezkoen Ohorezko Mailako egutegia dagoeneko argitaratu dute, eta talde ordiziarrak irailaren 27an ekingo dio lehiaketari, C.R. Liceo Frances taldearen aurka. Ligako azken jardunaldia, berriz, apirilaren 18an jokatuko du, C.R. El Salvadorren aurka.
Hainbat berritasun taldean
Talde ordiziarrak denboraldi berrirako fitxaketa eta berritzeak egin ditu, eta dagoeneko gogotsu daude lanean hasteko.
Datorren denboraldiari begira, Ampo Ordiziak hainbat aurpegi berri aurkeztu ditu, baita taldeko hainbat jokalariren jarraipena ere. Álvaro Dopico, Aitor Angiozar, Pau Bernaldo, Emilio Gutiérrez, Ibai Olabe, Beau Peart eta Federico Casteglioni dira fitxaketa berrietako batzuk.
Berritzeei dagokienez, Aitor Lasak, Egoitz Garciak, Miqueas Núñezek, Baltasar Ozuk, Franco Velardek, Francisco Bartorellik eta Tulio Sosak beste denboraldi batez jarraituko dute talde ordiziarrean. Xabi Martin ere Ordiziara itzuliko da denboraldi honetan.
Aldaketak ez dira jokalarien artean bakarrik izango. Simone Ragusi izango da taldearen entrenatzaile berria, eta hurrengo bi denboraldietarako sinatu du Ordizia Rugbyrekin.
Hainbat berritasun lehian
Beste aldaketa batzuen artean ere ondorengoa izango da: Ohorezko Mailan hamar talde lehiatuko dira eta 18 partida jokatuko dituzte liga erregularrean. Lehen lau taldeek Ohorezko Mailako titulua irabazteko lehia jokatuko dute (iaz zortzi izan ziren), eta sailkapeneko azkeneko taldeak, zuzenean, maila galduko du.














