Kintoburuko bazkarirako tiketak erosteko azken egunak
Abuztuaren 24ra arte egongo dira tiketak salgai, pistinako tabernan.
Iazko kintoburuko irudi bat. Aimar Maiz Iazko arrakastaren ondoren, aurten ere Kintoburua ospatuko dute Ormaiztegin, Harrikalari Gazte Asanbladak antolatuta. Irailaren 4an eta 5ean egingo dute ekimena eta antolatzaileek gogorarazi dute bazkarirako tiketak abuztuaren 24ra arte egongo direla salgai pistinako tabernan.
Menuak pasta entsalada, albondigak saltsan, pantxineta eta kafea izango ditu eta prezioa 20 eurokoa da.













