XIX. Erraldoi Topaketa egingo dute Legazpin
Irailaren 12an izango da ekimena. Bertan izango dira Lazkaoko, Urretxuko, Pasaiako, Tafallako eta Legazpiko erraldoiak.
Irailaren 12an XIX. Erraldoi Topaketa egingo dute Legazpin. Bertan izango dira Lazkao, Urretxu, Pasaia, Tafalla eta Legazpiko erraldoiak. Erraldoiez gain, San Adrian eta Doinuzar gaiteroek eta Urretxuko dultzaineroek jarriko dute musika.
Egun osoan zehar, erraldoiak herriko kaleetan barrena ibiliko dira. Goizeko desfileari 11:30ean emango diote hasiera, Santikutz kaletik, eta 13:30ean amaituko dute Euskal Herria plazan. Arratsaldeko saioa, berriz, 18:00etan abiatuko da Euskal Herria plazatik, eta 19:30ak aldera amaituko da Kale Nagusian.













