Aitor Zunzunegik Alpeetan lehiatuko du etzi
52 km eta 4.200 metroko desnibel positiboa dituen ibilbidea osatu beharko du legorretarrak.
Artxiboko argazkia. Aitor Zunzunegi Legorretako mendi-korrikalariak Merrell Skyrunner World Series nazioarteko zirkuituan lehiatuko du abuztuaren 22an.
Hain zuzen ere, Trofeo Kima ospetsuan izango da, Euskal Selekzioarekin. Val Masinon (Italia) jokatuko den lasterketak 52 kilometro eta 4.200 metroko desnibel positiboa ditu, eta 2.500 metrotik gorako zazpi mendi-lepo zeharkatzen ditu; punturik altuena Cameraccio lepoa da, 2.950 metrokoa.
Ibilbidea oso teknikoa da, eta elur-eremuak, gailur ageriak eta zenbait zatitan soka finkoak aurkituko dituzte korrikalariek.













