Alex Aranburu hirugarren Tour du Limousinen
Lehen sailkatuarengandik 26 segundora zeharkatu zuen helmuga ezkiotarrak. Gaur jokatuko dute hirugarren etapa, lasterketako gogorrena.
Artxiboko irudia.EFE Alex Aranburu podiumera igo zen atzo Tour du Limousineko bigarren etapan. Lasterketa asteartean hasi zen, eta ezkiotarrak bosgarren postua lortu zuen lehen jardunaldian. Atzo, berriz, beste pauso bat eman eta hirugarren sailkatu zen.
Ewen Costiou (Groupama) izan zen etapako garailea. Bakarrik iritsi zen helmugara, Mattéo Vercher (TotalEnergies) 18 segundora utzita. Aranburuk, berriz, 26 segundora zeharkatu zuen helmuga, eta podiumeko hirugarren postua eskuratu zuen.
Gaur jokatuko dute hirugarren etapa, Tour du Limousineko gogorrena. Saint-Privat eta Égletons arteko 181,8 kilometroko ibilbideak profil oso gorabeheratsua izango du, eta hainbat igoera izango dituzte tartean; horien artean, Suc au May, 3,9 kilometroko igoera eta %7,1eko batez besteko pendiza duena.
Bihar amaituko da lasterketa, Nantiat eta Limoges arteko laugarren eta azken etapan.













