Boxeoa probatzeko parada izango da Ordizian
Abuztuaren 24an eta 26an izango dira saioak, bi txandatan banatuta.
Bi boxeolari Ordiziako boxeo jaialdian. Ordizia Boxing Klubak ate irekien jardunaldiak egingo ditu datorren astelehenean eta azteazkenean. Hauen helburua zalantzak argitzea, instalazioak eta materiala ezagutzea boxeoa probatzeko aukera eskaintzea izango da.
Majori kiroldegian izango dira saioak, bi txandatan banatuta. 14 urtetik beherakoek 17:00etatik 18:00etara izango dute kirola probatzeko aukera, eta 14 urtetik gorakoek 18:00etatik 19:00etara.
Ikasturte berriarekin batera ekingo dio Odiziako klubak denboraldi berriari. Hasiberrientzako, aisialdirako eta lehiaketarako boxeoa egiteko aukera izango da.













