'Sartu Kobara!' txango gidatua egingo dute igandean
Parte-hartzaileak 10:00etan elkartuko dira Lizarrustiko Parketxean, eta bertatik abiatuta esperientzia espeleologiko txiki bat egingo dute.
Ataungo Leizeta koba, artxiboko argazkia. Sartu kobara! txango gidatua egingo dute igandean Ataunen. Parte-hartzaileak 10:00etan elkartuko dira Lizarrustiko Parketxean, eta bertatik abiatuta esperientzia espeleologiko txiki bat egingo dute. Familientzat zein lagunartean egiteko moduko irteera da.
Izena aldez aurretik ematea ezinbestekoa izango da. Antolatzaileek mendiko arropa eta oinetako egokiak eramatea gomendatu dute, baita linterna edo frontala ere. Kaskoak, berriz, antolatzaileek jarriko dituzte.
Prezioa 6 eurokoa izango da oro har, eta 12 urtetik beherakoek 4 euro ordaindu beharko dute.
Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, 943 180 335 edo 688 895 069 telefonoetara deitu edo lizarrusti@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi daiteke.













