Zegamako jaietan gaueko autobus zerbitzua izango da
Larunbatetik igandera bitarteko gauean hainbat autobus irtengo dira Beasaindik eta Legorretatik. Zegamatik itzultzeko ere izango dira, bidean hainbat geldialdi eginda.
Bi herritar Lurraldebuseko autobus bat hartzear.Ariane Vierbücher Zegamako San Bartolome jaietan autobus zerbitzu berezia izango da larunbatetik igandera bitarteko gauean Zegaman, Lurraldebusek antolatuta.
Zegamara joateko, 23:35ean, Beasaindik abiatuko da autobusa, eta ibilbide hau egingo du: Ihurre (23:45ean), Idiazabal (23:50ean), Segura (00:00etan) eta Zegama (00:10ean).
Legorretatik ere izango da autobusa Zegamara joateko, 01:10ean, 02:55ean, eta o4:30ean, honako ibilbide honekin: Itsasondo (01:13, 02:58 eta 04:32), Ordizia (01:15, 03:00, 04:35 eta 05:35), Beasain (01:20, 03:05, 04:40 eta 05:45), Ihurre (01:30, 03:15, 04:45 eta 05:50), Idiazabal (01:35, 03:20, 04:50 eta 05:55), Segura (01:45, 03:30, 04:55 eta 06:05).
Eta Zegamatik itzultzeko autobusak ere egongo dira 00:10ean, 01:55ean, 03:40ean, 05:00ean eta 06:30ean, honako ibilbide honekin: Segura (00:20, 02:05, 03:50, 05:10 eta 06:40), Idiazabal (00:25, 02:10, 03:55, 05:15 eta 06:45), Ihurre (00:30, 02:15, 04:00, 05:20, 06:50), Beasain (00:35, 02:20, 04:05, 05:25 eta 06:55), Ordizia (00:45, 02:30, 04:15, 05:35 eta 07:05), Arama (00:50, 02:35 eta 04:20), Itsasondo (00:55, 02:40 eta 04:25) eta Legorreta (01:00, 02:45 eta 04:30). 05:00etako eta 06:00etako autobusak Ordiziaraino joango dira bakarrik.














