Alazne Estensorok Espainiako selekzioarekin jokatuko du Munduko Txapelketan
20 urtez azpiko mailan lehiatuko da. Nigeria, Kaledonia Berria eta Txina izango dituzte aurkari.
2028ra arte berritu du kontratua Realarekin lazkaotarrak. Alazne Estensoro Realeko atezaina Espainiako 20 urtez azpiko selekzioarekin jokatzeko deitua izan da, Munduko Kopan parte hartzeko. Txapelketa Polonian jokatuko da irailaren 5etik 27ra.
David Aznarrek zuzentzen duen taldean ariko da lazkaotarra, F multzoan, Nigeria, Kaledonia Berria eta Txinarekin batera.
Partiduen egutegia ondorengoa izango da:
Irailak 7, astelehena: Espainia-Nigeria (18:00)
Irailak 10, osteguna: Espainia-Kaledonia Berria (15:00)
Irailak 13, igandea: Txina-Espainia (15:00)













