Beasainek Alaves C taldearen aurka jokatuko du bihar
Partida Loinazko zelaian izango da, 11:00etatik aurrera. Biharko neurketaren ostean, beste bi lagunarteko izango dituzte denboraldia hasi aurretik.
Biharko partida etxean jokatuko dute. Beasain Kirol Elkarteak Alaves C taldearen aurka neurtuko ditu indarrak bihar goizean. Partida Loinazko zelaian jokatuko dute, 11:00etatik aurrera.
Beasaindarrek uztailaren 27an ekin zioten denboraldiaurreari, eta abuztuaren 8an jokatu zuten lehen lagunartekoa, Real Sociedad C taldearen aurka. Ondoren, Amurrioren aurka aritu ziren abuztuaren 13an, eta Touring taldearen aurka, berriz, abuztuaren 15ean.
Biharko neurketaren ostean, beste bi lagunarteko izango dituzte denboraldia hasi aurretik. Abuztuaren 28an Valle de Egüés taldearen aurka jokatuko dute etxean, 19:30ean; hurrengo egunean, abuztuaren 29an, Lagun Onaken aurka neurtuko dituzte indarrak Azpeitiko Garmendiape zelaian.













