Ekitaldi sorta antolatu du Ernaik Beasainen
Hitzaldia, graffiti tailerra eta kontzertu akustikoa izango dira, irailaren 3an.
Artxiboko argazkia. Beasaingo Ernaik hainbat ekitaldi antolatu ditu irailaren 3rako, Arrano elkartean.
Arratsaldeko 17:00etan emango diote hasiera egitarauari, irailaren 13an Donostian egingo den mobilizazioaren inguruko hitzaldiarekin. Ondoren, 18:00etan graffiti tailerra egingo dute, eta 19:00etan, berriz, Askazi taldeak bere disko berria aurkeztuko du, kontzertu akustiko baten bidez.
Ekitaldiak mojitoekin girotuko dituzte.













