LAPKEk denboraldi berrirako aurreinskripzioa zabaldu du
2019an edo lehenago jaiotako haur eta gazteei zuzenduta dago, esku-pilota praktikatzeko eta taldeko entrenamenduetan parte hartzeko aukera eskainiz.
Artxiboko argazkia.Izaro Villarreal Lazkaoko LAPKE pilota taldeak 2026-2027 denboraldirako aurreinskripzioa zabaldu du. 2019an edo lehenago jaiotako haur eta gazteei zuzenduta dago, esku-pilota praktikatzeko eta taldeko entrenamenduetan parte hartzeko aukera eskainiz.
Entrenamenduei dagokienez, federatuek —2015ean edo lehenago jaiotakoek— irailaren 1etik aurrera ekingo diete berriro entrenamenduei. Eskolarrek, berriz —2016 eta 2019 artean jaiotakoek—, urriaren 1ean hasiko dute denboraldia.
Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, 677 668 593 telefono zenbakira deitu edo idatzi daiteke.













