Brinkolako San Agustin jaiak ate joka daude
Abuztuaren 28tik 30era ospatuko dira. Adin guztientzako jarduerak prestatu dituzte.
Brinkolako jaietako txupinazoa, artxiboko argazkia. Abuztua amaitzeko, festa izango da nagusi Goierrin. Zegamako San Bartolome jaiekin batera, Brinkolako San Agustin jaiak ere ospatuko dituzte, abuztuaren 28tik 30era.
Urtero bezala, adin guztientzako jarduera ugari prestatu dituzte, auzotar zein inguruko herritar guztiek jaiez gozatzeko aukera izan dezaten. Musika, kirola, herri-otorduak eta bestelako ekitaldiak izango dira protagonista hainbat egunez.
Hona hemen San Agustin jaietako egitarau osoa:














