Itsason festa bete-betean daude
Asteburu bete-betearen ostean, gaur ere ez da festarako aitzakiarik faltako, eta adin guztientzako ekitaldiak izango dira herrian.
Atzoko paella-afari herrikoia. San Bartolome jaietan murgilduta daude Itsason. Asteburu bete-betearen ostean, gaur ere ez da festarako aitzakiarik faltako, eta adin guztientzako ekitaldiak izango dira herrian.
Asteburuko kronika
Larunbatean, Pilota Express ekintzarekin eman zioten hasiera egunari. Eguerdian, berriz, herri bazkaria egin zuten, eta arratsaldean Mississippi Queen & The Wet Dogs hirukotearen kontzertuaz gozatzeko aukera izan zuten. Taldeak funky, rock eta soul doinuak uztartu zituen.
Atzo, berriz, mus txapelketa eta paella lehiaketa egin zituzten. Lehiaketen ostean, parte-hartzaileek prestatutako paellekin afaldu zuten, eta gauari amaiera emateko Alaiki taldearen emanaldia izan zuten.
Gaurko egitaraua
Gaur ere izango da zer egin Itsason. Adin guztientzako ekitaldiak prestatu dituzte:
- 12:00etan Meza nagusia
- 13:00etan Toka lehiaketa herrikoia
- 18:00etan Ume jolasak eta txokolatada
- 19:15ean Diskofesta3000
Argazkiak: @itsaso_herria















