San Bartolome eguna ospatzen ari dira Zegaman
2025eko San Bartolome egunetik 2026ko abuztuaren 24ra bitartean jaio diren haurrei ongi-etorria egin diete herrian.
Zazpi haurri egin diete harrera aurten. Herriko jaiei izena ematen dien eguna dute gaurkoa zegamarrek. Goizean goiz hasi dituzte ospakizunak, herriko txistularien goizeresiarekin. Ondoren, San Bartolome ermitatik parrokiarainoko prozesioa egin dute herriko txistulari, dantzari eta agintariekin batera; eta jarraian, Meza Santua.
Egunarekin jarraitzeko, Tobera Musika eta Dantza eskolako ikasleek soka-dantza eskaini dute. Horren ostean, eguneko ekitaldirik berezienetako bat egin dute: 2025eko San Bartolome egunetik 2026ko abuztuaren 24ra bitartean jaiotako haurrei ongi-etorria. Guztira, zazpi haur jaio dira epe horretan Zegaman.
Toberako dantzariek agurra dantzatu diete haur eta familiei, eta ondoren, dantza-saioa egin dute herriko plazan, txistulariek lagunduta.
Arratsalde eta gauerako ere ekintza ugari prestatu dituzte:
- 17:00 Pilotari federatuen pilota partidak Toki Alai pilotalekuan
- 18:00 Sokamuturra, Ibarretako zelaian
- 19:00 Poteo musikatua
- 19:15 Erraldoi eta buruhandien kalejira herriko txistulariekin
- 20:00 Sagardo eta sardina dastaketa
- 21:30 XIX. Gazte Afaria eta elektro txaranga Gazte Herexa elkarteak antolatuta
- 21:30-22:30 eta 00:00-03:00 JOSELU ANAIAK taldearekin dantzaldia plazan
- 03:30 GazteON Gaba2.













