Agurtu dute belea Zegaman
Dantza eta musika artean eman zien agurra herritarrek, herriko kaleak zeharkatuz eta udaletxeko balkoitik egindako ikuskizunarekin.
Herritar ugari elkartu zen beleari agur esatera Atzo gauean agurtu zuten Zegaman San Bartolome jaietako ikur den belea. Dantza eta musika artean eman zioten agurra herritarrek, herriko kaleak zeharkatuz eta udaletxeko balkoitik egindako ikuskizunarekin. Ekitaldiz, jendez eta, batez ere, giro bikainez bete zen Zegama.
Jaietako ekitalki ofizialak amaitu diren arren, astebururako ere hainbat ekintza antolatu dituzte. Abuztuaren 29an, larunbatean, 92. San Bartolome txirrindularitza proba jokatuko da afizionatuentzat, 09:00etan.
Igandean, berriz, Probintziako Bolo lehiaketa egingo dute Txarapeko bolalekuan, 10:30ean. Izena 10:30etik 11:30era eman beharko da.














