Bihar triki-bertso poteoa egingo dute Lazkaon
Ekintza horrekin emango diote amaiera abuztuko egitarauari. Irailean, ordea, kulturaz eta aisialdiaz gozatzeko beste hainbat hitzordu prestatu dituzte.
Triki-bertso poteoko artxiboko argazkia. Maizpidek antolatuta, triki-bertso poteoa egingo dute bihar Lazkaon. 18:30ean abiatuko da Maizpide bertatik, eta herriko kaleetan barrena ibiliko dira.
Ekintza horrekin emango diote amaiera abuztuko egitarauari. Irailean, ordea, kulturaz eta aisialdiaz gozatzeko beste hainbat hitzordu prestatu dituzte:
- Irailak 4: Herri Kirolak plazan, Gari Garmendiarekin, 18:30ean.
- Irailak 10: Garagardo azokan afaria 20:00etan.
- Irailak 18: Ipuin-kontaketa Maizpideko zineman, Jentilbaratza kultur elkartearen eskutik, 18:30ean.
- Irailak 24: Oin-Arinekin dantzan plazan 18:30ean.













