II. Kintoburuko egitaraua aurkeztu dute
Bertsoak, toka eta musika izango dira ekintza nagusiak.
Iaz egin zuten Kintoburuko lehen edizioa. Irailaren 4an eta 5ean II. Kintoburua ospatuko dute Ormaiztegin, Harrikalari Gazte Asanbladak antolatuta.
Dagoeneko argitaratu dute aurtengo egitaraua. Asteburuko festa bertsoekin hasiko dute, eta ondoren ez dira faltako toka txapelketa, bazkaria, elektrotxaranga eta erromeria.














