Talo tailerra eta Igartzako errotara bisita, igandean
11:30ean elkartuko dira parte-hartzaileak Igartzan bertan. Plaza mugatuak dira, beraz, aurrez erosi behar dira sarrerak.
Artxiboko argazkia. Igandean, abuztuaren 30ean, txokolatezko talo tailerra eta Igartzako errotara bisita egingo dituzte Igartzako Monumentu Multzoan. 11:30ean elkartuko dira parte-hartzaileak Igartzan bertan.
Plaza mugatuak dira, beraz, aurrez erosi behar dira sarrerak, link honetan: https://vivetix.com/es/entradas-igartzako-talo-tailerra-errotara-bisita/session?token=tgq1cvDrnJ0.













