92. San Bartolome txirrindularitza proba jokatuko dute bihar Zegaman
09:00etan abiatuko da lasterketa, eta guztira 167 txirrindularik eman dute izena.
Artxiboko argazkia.Elkartu Nahi Aurtengo Zegamako San Bartolome jaiak asteburu honetan amaituko dira, eta txirrindularitzak hartuko du protagonismoa. Izan ere, bihar, abuztuaren 29an, 92. San Bartolome txirrindularitza proba jokatuko dute herrian, Lehendakari Txapelketaren baitan.
09:00etan abiatuko da lasterketa, eta guztira 167 txirrindularik eman dute izena. 23 urtez azpikoek (Sub23), 30 urtez azpikoek (Sub30) eta Formacion kategoriako txirrindulariek hartuko dute parte proban.













