Beasainek bi lagunarteko jokatuko ditu asteburu honetan
Gaur arratsaldean Valle de Eguesen aurka neurtuko ditu indarrak, eta bihar, berriz, Lagun Onaken aurka.
Abuztuaren 15ean,Touring taldearen aurka jokatutako partiduko irudia/ Beasain KE. Gaur arratsaldean lagunartekoa jokatuko du Beasainek Valle de Egues taldearen aurka. Talde beasaindarrak etxean jokatuko du, 19:30ean.
Bihar, berriz, beste lagunarteko bat izango dute goierritarrek, Lagun Onak taldearen aurka. Oraingoan, Azpeitiko Garmendipe zelaian izango da partida, 11:00etan.
Bi neurketa hauekin amaituko du talde beasaindarrak aurredenboraldia, eta irailaren 5ean ekingo dio denboraldi berriari. Orain arteko emaitzek sasoi onean daudela erakusten dute: jokatutako bi lagunartekoak irabazi ditu, Touring 2-1 eta Alaves C 3-1 gaindituta.













