Datorren asteazken gauean itxierak izango dira N-Iaren Idiazabalgo bide-adarretan
N-I eta A-15 errepideetan eragina izango dute irailaren 2tik 3ra bitarteko gaueko lanek.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, N-I eta A-15 errepideetako sistemetan egingo dituzten lanen ondorioz, trafikoan hainbat aldaketa izango dira irailaren 2tik 3ra bitarteko gauean.
- Etzegarateko norabidean N-I-416-2-Stik Aranguren Auzora doan adarra itxita egongo da, Idiazabalgo udalerrian. Etzegarateko norabidean N-I-416-2-S errepidetik Aranguren Auzora sartzeko adarra ixtearen ondorioz, auzo horretara joan nahi duten ibilgailuek N-I-412-2-S errepidetik sartu beharko dira.
- Beasain norabidean N-I-412-1-Stik Bere Naia Auzora doan adarra itxita egongo da, Idiazabaleko udalerrian. Beasaingo norabidean N-I-412-1-S errepidetik Bere Naia Auzora sartzeko adarra ixtearen ondorioz, auzo horretara joan nahi duten ibilgailuek N-I-416-1-S errepidetik sartu beharko dira.
- Etzegarateko norabidean N-I-412-2-Stik Bere Naia Auzora doan adarra itxita egongo da, Idiazabaleko udalerrian. Etxegarateko norabidean N-I-412-2-S errepidetik Bere Naia Auzora sartzeko adarra ixtearen ondorioz, auzo horretara joan nahi duten ibilgailuek N-I-409-2-S errepidetik sartu beharko dira.
Lanak bukatu ondoren obrako behin-behineko seinaleak kenduko dira eta zirkulazioa normaltasunera itzuliko da.













