Mikel Auzmendi ataundarra UTMBn lehiatzen ari da
Korrikalariak 09:00etan abiatu dira Courmayeurretik, eta lehenengoak arratsaldean zehar iritsiko direla aurreikusten da Chamonixera.
Mikel Auzmendi dorsalarekin. Mikel Auzmendi mendi korrikalari ataundarra UTMB World Series txapelketako CCC distantzian lehiatzen ari da gaur, 3219 dortsalarekin. Gaur egun, Euskalmushing taldeko korrikalaria da.
CCC distantzia 101 kilometroko ultra-traila da, 6.050 metroko desnibel positiboa duena. Courmayeur-en (Italia) hasi eta Chamonix-en (Frantzia) amaitzen da, Suitzatik ere igaroz.
Proba UTMB World Serieseko 100K kategoriaren finala da, eta, horrenbestez, distantzia horretako munduko trailari onenetako asko elkartzen dira bertan.
Korrikalariak 09:00etan abiatu dira Courmayeurretik, eta lehenengoak arratsaldean zehar iritsiko direla aurreikusten da Chamonixera. Gainerako parte-hartzaile askok, ordea, gaua korrika egingo dute helmugara iritsi ahal izateko.
Lasterketa zuzenean ikus daiteke esteka honetan.













